Itxialdia egiten hasi dira gaur eguerdian Hernanin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak batu egin nahi dituelako herriko lau ikastetxe. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Elizatxo, Langile Ikastola eta Urumea eta LH Lanbide Heziketa Batxilergoa eskaintzen duen IES Hernani batu asmo dituzte. Hartara, 12-18 urte arteko zikloak eskola bakarrera bildu asmo dituzte.
Langile Ikastola neurriaren aurka azaldu da, eta erabakia salatzeko protestak abiatu ditu. Gaur eguerdian egun beteko itxialdia hasi dute, ikastolaren egoitzan. Bihar amaituko dute itxialdia, eta manifestazioa egingo dute orduan. 13:00etarako jarri dute hitzordua, Plaza Berrin.
HEZKUNTZA
Itxialdia egiten ari dira Hernanin, herriko eskolak batzearen aurka
Langile Ikastolak antolatu du itxialdia, Hezkuntza Sailak Hernaniko 12-18 arteko zikloak ikastetxe bakarrera bildu nahi dituela eta. Bihar eguerdian manifestazioa egitekoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu