Itxialdia Gasteizen, gazte bat babesteko

Ekaitz Samaniego une batetik bestera kartzelatu dezaketelako, eliza batean itxi dira, gaztearekin batera

Itxialdia hasi aurretik, hura iragartzeko atzo egindako agerraldia. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri eta Gorenak urtebete gehiago erantsi zion Ekaitz Samaniegori, ustez Segi gazte erakundeko kide izateagatik eta kale eraso batean parte hartzeagatik. Samaniegok ukatu egin ditu salaketak, eta defentsak, berriz, haren aurkako frogarik ez dagoela berretsi zuen. Baina une batetik bestera atxilo dezakete, zigorra betearazteko.

Samaniegoren familia, adiskide eta beste hainbat herritar, ordea, ez daude gaztea kartzelatzen uzteko prest. Hirurogeita hamar bat lagun inguruk itxialdia hasi zuten atzo Gasteizko Los Angeles elizan Samaniego babesteko. Gaztea ere bertan da, eta hainbat lagun kateatuta daude berarekin, bila badoazkio eraman dezaten eragozteko. Urte zahar egunera arte egingo dute itxialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.