Itxialdian sartu dira Sevilla II-ko presoak, bakartzearen kontra

Aitziber Arrieta gazte independentista aske atera da, 18.000 euroko bermea ordainduta

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Bakartze baldintza «gogorretan» dituzte Sevilla II espetxeko euskal presoak, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Bizi baldintza horiek aldatzea eskatzeko, itxialdia egiten ari dira. Hala, bi egunez ziegatik ezertarako atera gabe egoten dira, eta hirugarrenean ateratzen dira. Aurrez aurreko bisitak egiteko ere zailtasunak dituzte, eta hori aldatzeko ere eskatzen dute.

Bestalde, 18.000 euroko bermea ordainduta aske atera da Aitziber Arrieta independentista. Iazko azaroan atxilotu zuten, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak egindako operazio batean. Inkomunikatuta eduki zutenean torturatu egin zutela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.