Ezker abertzalearen alderdi berria. Erreakzioak

«Itxuraz» haustura badagoela dio EAEko fiskalburuak

EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak eta CGPJk uste dute Sortu auzitara eramango dutela

Erredakzioa
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak uste du Sortu ezker abertzalearen alderdi berria ez dela legez kanpo- ko alderdien jarraipena, eta alderdi berriko kideen proiektu politikoa «ezberdina» dela. Gainera, estatutuetan ETAren indarkeria gaitzesteak talde armatuarekiko «haustura» ekar dezakeela iritzi dio. «Aztertu eta erabaki beharko da, baina itxuraz bada haustura». Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean esan du hori.

EAEko fiskalburuak adierazi du Alderdien Legeak kondena hitza erabiltzera ez duela behartzen, eta iraganeko kontuak errefusatzea eskakizun politikoa dela. «Giltzarria zen kontu bat aldatu da, indarkeriarena. Hau da, indarkeriaren babesa eta kolaborazioa orain esplizitu- ki errefusatu egiten dute». Hala eta guztiz ere, Kalparsoro ziurda Estatuko Fiskaltzak Sortu alderdiaren erregistroari helegitea jarriko diola, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki de-zan.

Gabriela Bravo CGPJEspainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramaileak ere ezker abertzalearen marka berria auzitara eramango dutela uste du. Haren arabera, «logikoa da jendeak konfiantzarik ez izatea» alderdi berriari buruz, «erakunde terrorista baten adar politikoa izan baita ezker abertzalea».

Beste alde batetik, Javier Perez Royo Konstituzio Zuzenbideko katedradunak azpimarratu du alderdi berriaren estatutuak legezkoak direla eta legediarekin bat datozela. «Zehaztasun apartekoak» eta «juridikoki akats gabekoak» direla adierazi dio Radio Euskadiri. «Exijitu daitekeen baino urrunago doaz. Legea betetzeko ezker abertzaleak egindako ahalegina zentzuz eska daitekeen baino handiagoa izan da», nabarmendu du Royok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.