politika

IUk dio Ezker Batuko "kritikoak" koaliziotik kanpo geratu direla

Larunbatean ezohiko biltzarra egitekoak dira, eta erantzun dute "EB juridikoki eta politikoki subiranoa" dela.

2011ko irailaren 28a
16:47
Entzun

EB Ezker Batuko barne krisiak ez du etenik, eta gaur IU Izquierda Unidak esan du "EBko kritikoak" koaliziotik kanpo geratu direla larunbat honetarako EBren ezohiko biltzarra deitu dutelako. Hala, IUk dio zapatuko kongresuko erabakiak ez dituela aintzat hartuko, ez duelako biltzarra aitortzen.

Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak eta Miguel Reneses eta Ramon Luque IUko Antolakuntza eta Kanpaina arduradunek gaur jakinarazi dute Izquierda Unidako Exekutiba Federalak neurri hori hartu zuela hilaren 19an egindako bileran, aldeko hamahiru botorekin eta kontrako hirurekin.

Jose Navas EBko kritikoak, ordea, erantzun du "Ezker Batua juridikoki eta politikoki subiranoa", eta batzarra egingo zutela larunbatean.

Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusi ohia da "kritiko" horietako bat —2009an utzi zuen kargua—. Gaspar Llamazares IUko arduradun nagusi izandakoa eta Espainiako diputatua larunbateko batzarrera joatekoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.