Jon Iurrebasoren atxiloketaren kontra azaldu da Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa. Ohar batean, kolektiboak gogorarazi du Iurrebasok urteak daramatzala Ipar Euskal Herrian bizitzen, "agerian, bertako gizarte bizitzan erroturik, eta medikuen zaintzapean, eritasun larri bat daukalako".
"Ulertezina eta onartezina" da atxiloketa, EIPKren ustez: "Batetik, egungo testuinguruan, non eta eragile ororen arteko akordioak lehenetsi behar diren arazo politikoari konponbide demokratiko eta justu bat emateko, eta, bestetik, egoera pertsonal larri bati eragin eta kalte larriagoa egiten diolako".