Gizartea

Izabako errepidea ireki dute

Otsailaren 13tik itxita egon da elurra dela-eta. Lau metroko altuera pilatu zen zenbait gunetan.

2009ko otsailaren 20a
11:53
Entzun
Gaur 10:00etan ireki egin dute Izaban (Nafarroa) NA-1370 errepidea. Otsailaren 13tik itxita egon da, elur geruza handia pilatuta baitzegoen bertan; zenbait gunetan lau metrotara ere iritsi zen elur geruza.

Pasa den otsailaren 17an, elur-jausien arriskua gutxitu zela aprobetxatuz, ekin zion Nafarroako Gobernuko Obra Publikoen sailak errepide horretako garbiketa lanei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.