Gertakaria

Izaban bederatzi pertsona intoxikatu dira karbono monoxidoarekin benta batean

Bederatzietatik sei adingabekoak dira. Gaua ari ziren igarotzen Arreko Bentan.

2011ko ekainaren 11
12:19
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur goizaldean bederatzi lagun eraman dituzte Nafarroako Ospitalera, Izaban borda batean zeudelarik karbono monoxidoarekin intoxikatu ostean. Bederatzi horietatik sei adingabekoak dira.

Goizaldeko 03:00etan jaso dute larrialdi zerbitzuetan deia. Arrako Benta bordan gaua igarotzen ari zen zen taldea. Generadore nagusia hondatuta zegoenez, beste bat jarri dute antza martxan, eta horrek kea ateratzeko gailurik ez zuenez, kearekin intoxikatu dira bordan.

Deia jaso ostean, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira bordara. Taldeko kide guztiak atera dituzte, eta borda aireztatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.