Izagirreri neurriak eskatu dizkio frankismoko biktimen taldeak
DONOSTIA. Genozidioaren Biktimen Elkarteak Donostiako Udalari eskatu dio neurriak hartzeko frankismo garaiko biktimak gogorarazteko. Besteak beste, hildakoen oroimenez plakak eta horrelakoak jartzea galdegin diote, eta frankismoko arduradunen izenak kentzea kaleei. Elkartearentzat laguntza ere eskatu dute. Bilera egin dute Juan Karlos Izagirre alkatearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu