Eguerdiko hamabietan Eusko Legebiltzarreko saioa hastearekin batera Joseba Egibar jeltzaleen talde parlamentarioko buruak hitza eskatu du, eta iragarri du Atutxaren ordez Izaskun Bilbao dela beren hautagaia.
Iragarpen hori egin eta segituan, PPk jakinarazi du Carmelo Barrio aurkezten zutela eurek Legebiltzarburu izateko hautagai.
Esan bezala, 42 boto eskuratu ditu Bilbaok. Barriok, berriz, 13 (PPk 15 legebiltzarkide dituen arren), Miguel Buen sozialistak boto bat, eta 19 legebiltzarkidek (PSEko gehienek) zuri bozkatuk dute.
Eusko Legebiltzarreko lehendakari berria Bermeokoa da, 44 urte ditu, Zuzenbidean lizentziatua, eta hainbat kargu bete izan ditu Eusko Jaurlaritzan; besteak beste, Herrizaingo Saileko zerbitzuburu izana da.
Aurreneko lehendakariordea Buen, eta bigarren lehendakariordea Larreina
Behin legebiltzarburua aukeratuta, Legebiltzarreko Mahaiko bi lehendakariordeak aukeratu dituzte. Bi hautagai aurkeztu dituzte: PSE-EEk Miguel Buen, eta EAk Rafa Larreina. Buenek 33 boto eskuratu ditu (PSErenak eta PPrenak) eta Larreinak 32 (EAJ eta EA). 10 legebiltzarkidek zuri bozkatu dute (EHAKren bederatziek eta Aralarren bakarrak). Ondorioz, Buen lehen lehendakariorde izango da eta Larreina bigarren lehendakariorde.
Barrio lehen idazkari eta Bilbao bigarren idazkari
Mahaiko idazkari biak aukeratzeko bozketa egin dute azkenik; hiru hautagai aurkeztu dituzte bi kargutarako: PPren Carmelo Barrio, EHAKren Maite Aranburu eta EBren Kontxi Bilbao. Barriok 33 boto lortu ditu (PSErenak eta PPrenak); Bilbaok 25 (EBrenak eta EAJrenak), eta Aranburuk 17 (EHAKrenak, EArenak eta Aralarrena). Ondorioz, EHAKren hautagaia geratu da mahaitik kanpo.
Eusko Legebiltzarraren eraketa
Izaskun Bilbao jeltzalea aukeratu dute Eusko Legebiltzarreko lehendakari
Ezustea eman du EAJk Eusko Legebiltzarreko presidentea aukeratzeko gaur eguerdiko saioan: orain arteko hautagaitza, Juan Mari Atutxarena, atzera bota, eta Izaskun Bilbaorena aurkeztu dute haren ordez. Bilbaok 42 boz eskuratu ditu: EAJrenak, EHAKrenak, EArenak, EBrenak eta Aralarrena; hau da, gehiengo osoa. Eusko Legebiltzarreko lehendakari izango da, beraz. Lehendakariorde, berriz, Buen (PSE) eta Larreina (EA) aukeratu dituzte; idazkari, ostera, Barrio (PP) eta Bilbao (EB). Bilbaok EBrenak ez ezik, EAJren botoak jaso ditu. EHAK-k Maite Aranburu aurkeztu du idazkari kargu horretarako, eta EAren eta Aralarren babesa jaso arren, azkenean, Mahaitik kanpo geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu