Hotz bolada

Izotzak eta elurrak eragindako arazoak konpontzen ari dira pixkanaka

Egun osoan zehar izandako txapa istripuek eragindako arazoak pixkanaka konpeontzen ari dira. Errepide nagusiak garbi daude baina oraindik arretaz gidatu behar da. Batez ere, iluntze aldera izotzaren eraginez istripuak egon daitezkeela ohartarazi du Ertzaintzak.

2006ko urtarrilaren 28a
18:42
Entzun
Izotzak eta elurrak eraginda txapa istripu ugari izan dira goizean Euskal Herriko errepideetan. Atzo bezala elurteak Bizkaian eragin du gaur batez ere eta bigarren mailako mendate batzuk itxita daude. Hala ere, errepide nagusietan ez dago arazo larriegirik Ertzaintzak jakinarazi duenez. Elurrak eraginda hainbat zuhaitz erori dira kable gainera eta Bizkaian Iberdrola enpresaren bezero diren 50.000 bezero inguru argirik gabe egon dira goizean.

Nafarroako NA-134 errepidean Erriberan hain zuzen, izan da istripurik larriena. Izotzaren ondorioz izan da istripua eta pertsona bat hil da.

Gainontzean, Bizkaiko errepideetan izan dira istripu gehien. N-634 errepidean Zornotzatik Durangora istripuak eragin ditu izotzak eta ondorioz auto pilaketak daude. Bestalde, Bermeo eta Mungia artean BI-631 errepidean hain juxtu hainbat istripu erangin dituzte zuhaitz erorketek. Balmaseda eta Sopuerta arteko BI-630 errepidean ere arazoak izan dira zuhaitz bat erori delako.

Bizkaian, A-8 errepideko bide bat ere itxita dago Kantabriarako bidean, Miraflores parean zehatz mehatz. Antza denez, kotxe bat bidetik atera da eta horrek eragin du bidearen mozketa.

Gipuzkoan, berriz, N1-ean Ordizia parean kamio batek eta auto batek elkar jo dute. Ondorioz bidea oztopatzen ari dira.

Mendateetan jarri behar da arreta berezia. Orduña, Dima mendateak itxita egon dira. Antza denez, dagoeneko Orduñako (Araba) mendatea zabalik dago. Urkiolan, berriz, autoek kateak behar dituzte eta gainerako ibilgailuentzat itxita dago bidea. Opakua, Altube, Elosua, Kurtzeta, Sollube eta Morga kamioentzat daude itxita eta ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Arrate eta San Miguelen mendateetan.

Ertzaintzak arretaz gidatzeko aholkua eman du, batez ere Bizakiako errepideetan. Era berean kateak esakuragarri izateko gomendio luzatu die gidariei.

50.000 lagun argirik gabe daude Bizkaian

Errepideetan ezezik argindarrean ere eragin ditu kalteak elurteak. Bizkaian 50.000 lagun argirik gabe egon dira goizean Iberdrola enpresak jakinarazi duenez. Hainbat zuhaitz erori dira argindar kableen gainera eta kalteak eragin dituzte. Argirik gabe geratu diren herriak honakoak dira besteak beste: Lekeitio, Bakio, Bermeo, Ondarroa, Gernika, Balmaseda, Sopuerta, Arratia, Dima, Zeanuri eta Areatza. Iberdorlak azaldu duenez, 100 langile inguru ari dira lanean arazoa konpondu nahian baina elurrak berak lana oztopatzen duela adierazi dute. Egun osoa daramate arazoa konpondu nahian eta antza denez geroz eta gutxiago dira argirik gabe dauden familiak.

Errepideetako informazioa

Errepideen inguruko azken orduko informazioa eskuratu ahal izateko honako telefono eta web orrialdeak daude erabilgarri:

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideen egoeraren berri izateko 902 112 088 telefono zenbakia eta www.trafikoa.net web orrialdea kontsulta daitezke.

Bestalde, Nafarroako errepideen egoera zein den ezagutzeko 900 400 100 telefono zenbakia eta www.navarra.es web orrialdea daude eskuragarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.