politika

Izpuran itxialdia egindako zazpi gazte independentista presoek gose greba hasi dute

Euroaginduen aurka egin nahi dute, eta Irati Tobar kideari elkartasuna adierazi nahi diote.

2011ko martxoaren 11
19:03
Entzun

Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola, Bergoi Madernaz, Endika Perez, Jazint Ramirez, Xalbador Ramirez eta Aiala Zaldibar gazte independentista presoek gose grebari ekin diote, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Seysseseko espetxean dauzkate, eta herenegun hasi ziren barauan.

Hilaren 23ra arte egongo dira protesta hori egiten, bi helbururekin, AAMk dioenez: "Alde batetik, euroaginduen aurka egitea da helburua, eta, bestetik, Irati Tobar kideari elkartasuna adieraztea". Tobar aske dago, eta hura ere barauan da aste honetatik.

Tobarrek eta beste zazpiek duela bi aste Izpuran itxialdia egin zuten, Espainiaratzeko arriskuaren aurka. Eragileei eta herritarrei babesa eskatu zieten. Hainbat hautetsik euren etxeetan aterpetzeko hautua plazaratu eta hala egin zuten. Besteak beste, PSko hautetsi batek Tobar hartu zuen etxean gau batean. AAMk txalotu egin du Ipar Euskal Herrian euroaginduen aurka hasi den dinamika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.