GIZARTEA

Izurde bat topatu dute Barinatxeko hondartzan, Sopelan

Atzo jaso zuen Ertzaintzak herritar batzuen abisua. Hondartzatik eraman dute hilotza.

2013ko apirilaren 29a
12:46
Entzun

Izurde bat ikusi zuten atzo Barinatxeko hondartzan, Sopelan (Bizkaia). Arratsaldeko seiak aldera jaso zuen abisu bat Ertzaintzak; herritar batzuek poliziei ohartarazi zieten izurde bat ikusi zutela hondartza horretan. Hilik zegoen animalia.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua eman zion Sopelako Udalari, eta hark hartu zuen animaliaren ardura. Gaur goizean eraman dute hilotza, garabi batekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.