Gizartea

'Izurdia' atunontziak tiroka uxatu ditu erasotzaile batzuk Indiako ozeanoan

'Alakrana' itsasontzia orain hiru urte bahitu zuten lekutik 350 bat kilometrora gertatu da erasoa.

Berria.info
2012ko urriaren 11
12:01
Entzun

Indiako ozeanoan, nazioarteko uretan zela, piratek eraso egin zioten Izurdia atunontziari, bart. Duela hiru urte Alakrana itsasontzia bahitu zuten lekutik 220 bat miliara —350 bat kilometro inguru— eraso egin zioten gizon armatu batzuek.

Atunontzian zihoazen segurtasunerako guardek tiroka hartu zituzten, eta erasotzaileak uxatu, Deia egunkariak jakinarazi duenez.

Bermeokoa da Izurdia atunontzia; 2009an beste pirata batzuek eraso egin zioten, baina orduan ere uxatu zuen erasoa.

Alakrana ontziaren bahiketaz geroztik, euskal atunontziak segurtasun pribatua kontratatzen hasi ziren, eta, azken urteetan, ez dute ezusteko handirik izan, tarteka erasoren bat edo beste jasan badute ere.

Izurdia-ren enpresa bereko ontzi batek, Doniene-k, urriaren 2an izan zuen ezusteko bat, baina ez zitzaion ezer larririk gertatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.