Jacques Etxeberri euskaltzain urgazlea hil zen larunbatean, 86 urte zituela, Euskaltzaindiak gaur esan duenez. Gaur ehortzi dute, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Etxeberri han sortu zen, 1921eko abenduaren 16an. Parisen Sorbona Unibertsitatean Filosofia eta Psikosoziologia ikasketak egin zituen.
1965eko azaroaren 24an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Gure Herria aldizkarian artikuluak argitaratu zituen, eta Lapurdi itsas-hegia liburua argitaratu zuen 1977an.
Euskara
Jacques Etxeberri euskaltzain urgazlea hil da
Larunbatean zendu zen, 86 urte zituela. Gaur ehortzi dute, Donibane Lohizunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu