ADIERAZPEN ASKATASUNA

Jada hamahiru dira sarean "terrorismoa goratu" dutelakoan atxilotutakoak

Antsoainen (Nafarroa) atzeman dute horietako bat. Bi urtean eginiko hiru Armiarma operazioen segida da.

Guardai Zibilak iazkoa azaroko operazioaren harira komunikabideei bidalitako irudia. GC
2016ko apirilaren 13a
07:39
Entzun

Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, Euskal Herrian, Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian abiatu dute Armiarma IV operazioa, erakunde "terroristak" goratzea nahiz indarkeriaren biktimei "iseka" egitea leporatzen diete. Zehazki, ETA, GRAPO eta Terra Lliure aipatu ditu ministerioak. Gainera, azaldu du "herritarren elkarlana ezinbestekoa" izan dela.

Antsoainen atzeman dute horietako bat. Gainerakoak, Bartzelona, Coruña, Pontevedra, Tarragona, Valentzia, Alacant, Murtzia, Madril eta Granadan.

 

2014ko apirilean egin zituen Espainiako Poliziak lehen atxiloketak sare sozialetan idatziriko iruzkinei lotuta. Lehen operazioan, hamabost lagun atzeman zituzten Euskal Herrian; 2014ko azaroan eginiko Armiarma II operazioan, berriz, 11. Iazko maiatzean egin zuten hirugarren sarekada, eta hamar lagun atxilotu.

Beraz, gaurko atxilotu kopurua zehazteke, Armiarma operazioetan 36 lagun atxilotu dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Espainiako estatuan 60 lagun baino gehiago atxilotu dituzte operazio guztietan, eta horietatik heren bati ezarri diete zigorrak —hogeiri—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.