Jada kenduta dauden ikurrak kentzeko eskatu diote Durangoko Udalari

Udalak iazko apirilean kendu zituen etakideen omenez eta Txiki eta Otaegi oroitzeko herrian zeuden xaflak

Erredakzioa
2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Durangoko (Bizkaia) Santa Ana plazan etakideen oroimenez zegoen xafla eta frankismoan fusilaturiko Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi omentzeko Herriko Plazan zegoena kendu egin beharko dituela esan dio Durangoko Udalari Bizkaiko Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak. Ikur horiek, baina, 2009ko apirilean kendu zituen udalak, auzia irekita zegoen unean.

Auzia 2008an hasi zen, Dignidad y Justicia erakundeak xaflen inguruan egindako salaketa batekin. Urtebete geroago, Udalak ikurrak kentzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, auziak aurrera jarraitu zuen, epaileak atzo azken erantzuna eman zuen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.