bilgune feminista

Jai herrikoi eta berdinzaleen aldeko deia egin du Euskal Herriko Bilgune Feministak

Jai berdinzaleak praktikan jarriz beste jai eredu bat sortu behar dela azpimarratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Iruñea, Baiona eta beste hainbat herrietako jaietan gertatutako erasoen aurrean, erakundeek “jarrera probokatzaile matxista” erakutsi dutela salatu du Bilguneak; Baionako auzapez Jean Greneten jarrera aipatu dute, adibidez. “Emakumeon aurkako eraso horiek ez dira arazo isolatuak, bizi dugun gizartean errotuta jarraitzen duen sistema patriarkalaren ondorio baizik”, gaineratu du.

2005eko abuztuaren 19a
17:44
Entzun
Instituzioek jaietan beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituztela esan du Bilgune Feministak —puntu beltzak argitu, prebentzio kanpainak egin—, eta ondoren horiek praktikara eramateko konpromezuari eutsi. Bestalde, jai batzordeek duten ardura aipatu du, hala erasoen aurrean erantzuteko orduan nola prebentzio neurriak hartzerakoan. “Eraso sexistak ekiditea ez da soilik emakume taldeon ardura, guztiona baizik”.

Aipatutako jarrera sexistak salatu eta jai eredu berdinzaleak bultzatzeko, ekimen bat egingo du Bilguneak Bilboko Aste Nagusian. Astelehenean, hilaren 22an, izango da ekimena, arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.