Bilboko Konpartsak, Auzotarrak, Piratak, Gasteizko Blusak eta Txosnen Batzordea, eta Gora Iruñea dira Jai Herrikoien I. Kongresuan parte hartzen ari direnetako batzuk. Instituzioek jartzen dituzten gero eta oztopo handiagoak gainditu beharrak elkartu ditu, eta instituzioei erantzun bateratua emateko gogoak.
Helburu nagusia urtean zehar ehunka pertsonek egiten duten lana alferrikakoa ez izatea da, eta horiek antolatzen dituzten jai herrikoi eta parte-hartzaileen eredua bizirik mantentzea. Batzorde bakoitzak dituen arazoak aipatu dituzte kongresuan, bat datoz esaterakoan larrienak auzo, herri eta hirietan tokian tokiko instituzioek jartzen dituztenak direla.
Traba horien gainetik, hala ere, lanean jarraitzeko prest daudela argi eta garbi utzi nahi izan dute, eta horregatik elkartu direla, alderdi politikoek eta instituzioek jartzen dituzten arazoei erantzuteko eskubidea dutelako. Horrekin lotuta, erantzun bateratua emateko hainbat ekimen aztertzen ari dira.
Jai Herrikoien lehenengo komunikazio sarea sortzea izango dute lehen eginbeharra, kongresua izango da lehen pausu hori emateko tresna, jai herrikoien lehenengo direktorioaren zirriborro bat aterako delako.Hemendik aurrera sarea landu eta osatuz joango dira.
Horrez gainera, herritarren sustengua lortzeko sinadura bilketa, eta jaiei buruz erreferendumetara deitzea izango dira ekimenetako batzuk. Eta jaiak antolatzeko gutxiengorik betetzen ez denean planto egitea ere ez dute baztertzen.
gizartea
Jai herrikoiak mantentzeko beharra aldarrikatu dute Jai Batzordeen I. Kongresuan
Instituzioek jartzen dituzten gero eta oztopo handiagoek ezin dituzte jai herrikoiak zapuztu. Horixe da Jai Batzordeen lehen kongresuan nagusitu den mezua. Oztopoak gainditzeko, era berean, hainbat mobilizazio aztertzen ari dira, erantzun bateratua emateko, jai herrikoi eta parte-hartzaileek aurrera jarrai dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu