Urriaren 25a jaiegun ofizial izendatu dute lehen aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herri mugimenduko hainbat eragilek, ordea, Gernikako Estatutuaren Eguna ez ospatzeko eskatu dute:«Ez dugu Euskal Herriaren zatiketa areagotu duen lege bat goraipatu behar». Horregatik, herri eskolak antolatu dituzte Gernikan. Jaiegun «arrotzean», euskal egutegiaren alde. Bertan, Euskal Herriaren burujabetzarako hainbat arlotan egin daitezkeen ekarpenen inguruan hausnartuko dute.Herri eskolak, 10:30ean hasiko dira; bost gai landuko dituzte, herriko bost gunetan, eta herritarrei parte hartzera dei egin diete.
Elai Alai aretoan historiaren inguruan arituko dira. Euskal Herriaren historian gertatu diren gertakari «garrantzitsuak» aztertuko dituzte. Merkatu plazan sozioekonomia gaia landuko dute, «esparru honetatik Euskal Herri burujabe baten iraupena posible dela» erakusteko asmoz. Lizeo antzokian, Euskal Herriak behar duen egituratze instituzioanalaz jardungo dira, eta hezkuntza sistema nazionalaren beharraz, Seber Altube ikastolan. Bosgarren gunea, berriz, gaztetxea izango da. Hemen, Eta gazteok zer? ikerketa aukeztuko dute eta gazteek dauzkaten alternatibei buruz eztabaidatu.
13:00etan, Pasealekura
Herri eskolak amaituta, 13:00etanekitaldi bat egingo dute Pasealekuan. «Zatiketa sakondu nahi dutenen aurrean, Euskal Herriaren izana aldarrikatuko dugu» diote herri eskolen antolatzaileek.
Ezker Abertzaleak bat egin du Gernikan antolatutako herri eskolekin. «Eusko Jaurlaritzak, esparru autonomiko zatikatzailearen apologia egiteko aukeratu du eguna; guk, aldiz, etorkizuneko Euskal Herriaren zutoinak eraikitzeko».
Gazte Abertzaleek ere babesa eman diete egingo diren eskolei eta ekitaldiari. «Estatutuaren bidea hilda» dagoela uste dute eta «euskal gizarteari iseka besterik ez zaiola egiten gisa honetakojaiegun arrotzak ospatuta».
Jaiegun «arrotzean», herri eskolak Gernikan
'Euskal Herria bat eta bakarra, izan eta eraiki' lelopean, Euskal Herriaren izana aldarrikatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu