OSASUNA

Jaioberriak amaren ondoan edukiko dituzte Osakidetzako ospitaleetan

Aparteko probak egin behar direnean medikuekin joateko eskatuko diete gurasoei. Segurtasuna hobetzeko, protokoloa aldatu du Jaurlaritzak.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko ekainaren 5a
12:44
Entzun

Urtarrilean Donostiako Ospitalean izandako gorabehera baten ondoren aldatu du protokoloa Osasun Sailak. Erietxetik jaioberri bat eramaten saiatu zen emakume bat; haurra besoetan zeramala atzeman zuten ospitalean bertan.

Protokoloko neurri nagusia izango da umeak gurasoen alboan edukitzea. "Zeregin guztiak (zainketak, azterketak, probak…) ohe ondoan egingo ditugu, haurra gurasoengandik ez bereizteko", adierazi du Osakidetzako Arreta Sanitarioko zuzendari Antonio Arraizak. Gerta daiteke, ordea, proba batzuk egiteko umea gelatik atera behar izatea. Kasu horretan, jaioberriaren gurasoei eskatuko diete medikuekin batera joan daitezela proba egin behar den tokira. 

Protokoloan jaso dituzte ama haurdun geratzen denetik ospitaleko senda-agiria jasotzen duenera arteko pauso guztiak. Identifikatzeko ereduak eta horrelakoak berrikusi egingo dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.