euskal herria

Jaione Jauregi ez dute estraditatuko

Belgikako Auzitegiak ez du onartu Jauregi Espainiaratzeko eskaera, eta aske utziko dute "arratsalde honetan bertan", Belgikako fiskaltzaren iturriek Europa Press agentziari jakinarazi diotenez.

2013ko azaroaren 19a
18:40
Entzun

Jaione Jauregi aske geratuko da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko saio guztiek porrot egin ostean. Eguna nahasi samar joan da, Bruselako Kasazio Auzitegia goizean hutsarazi egin baitute bonba mehatxu baten ondorioz, baina azkenean Belgikako Auzitegiak hartu du erabakia, eta Jauregiren abokatuak egindako eskaera aintzat hartu du gainera. Bruselaren erabakiari ez dago helegiterik jartzerik, behin betiko erabakia da.

Urriaren 8an atxilotu zuen Belgikako Poliziak Jauregi, Flandrian. ETArekin harremana zuelakoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurkako bi euroagindu zituen emanak: terrorismo delituagatik bata, eta hilketa delituagatik bestea.  Urriaren 16an, ordea, Belgikako Justiziak ontzat emandako Espainiaratzea atzera bota zuen Ganteko Apelazio Auzitegiak. Defentsak helegitea jartzeko garaian argudiatu zuen "euskal herritarrek Espainiako Justiziaren esku giza eskubideak urratzeko arriskua" dutela.

Horrez gain, Jauregi Espainiaren esku uzteko araudiak ezartzen duen "arrazoizko epea" ere gaindituta dagoela nabarmendu zuen Bakartek argudioetan. Jauregi 1979tik dago ihes eginda; 32 urte igaro dira Espainiak egozten dizkion ustezko delituak egin zituenetik, eta azken hamar urteotan bizitza normala ari da egiten Ganten, jendaurrean, eta bertako jatetxe batean behargin moduan. "Ihes egin bezain pronto eten zituen harremanak erakundearekin", abokatuaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.