Jaitsiera geldoa (eguneko laburpena)

Beste 44 gehiago hil dira Euskal Herrian koronabirusarekin gaixotuta, guztira 1.038

Ikurrin bat dolu-xingolarekin, Larrabetzuko etxe batean. ARITZ LOIOLA / EFE
Pello Urzelai.
2020ko apirilaren 12a
19:02
Entzun

Kutsatze masiboak azkar eragin zuen ospitaleratu beharreko gaixo kopuruaren igoera. Bakarrik 15 egunetan 455 ospitaleratu izatetik 2.707 izatera pasatu zen joan den martxoaren 31an. Gailur horretako jaitsiera geldo ari da gertatzen, 12 egun beranduago oraindik 1.820 ospitaleratu daudelako. Erritmo geldoan ari da gutxitzen kopuru hori, gaur bezperan baino 13 gutxiago soilik. Hildako kopuruaren jaitsiera ia ez da nabaritzen: gaur beste 44 hildako gehiago zenbatu dituzte, bezperan baino bat gutxiago. Azken hamar egunetan, bataz beste, egunero 48 lagun hil dira Euskal Herrian. Guztira, martxoaren 4tik gaur arte 1.038 pertsona hil dira. Munduan, Amerikako Estatu Batuek kutsatu eta hildako kopuru handienak dituzte dagoeneko.

Agintarien eremuan, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak autonomia erkidegoetako lehendakariekin egin du bilera, eta gero bakoitzak bere ikuspuntua azaldu du. Iñigo Urkullu lehendakaria kexu agertu da eta "lankidetza eraginkorragoa" eskatu dio Pedro Sanchezi. Krisiari aurre egiteko neurriei buruz ziurtasunak izateko beharra nabarmendu eta parkekatzeko eskatu dio Espainiako gobernuburuari. Maria Txibite jarduera ekonomikoa berpiztearen alde agertu bada ere, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko protokoloak bete ezin dituzten enpresen egoerarekin kezkatuta azaldu da. Quim Torra Kataluniako gobernuburuak, berriz, lanera itzultzeak izurritea berpizteko arrisku handia dakarrela ohartarazi du.

Bestalde, dagoeneko 540. maskara Espainiko Gobernuaren ordezkaritzetara iritsi dira, asteartean lanera doan jendeari banatzeko. Espainiako ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuarekin bilduko dira bihar banaketa koordinatzeko asmoz.

DATUAK: Koronabirusaren azken datuak

MAPA: Koronabirusaren zabalpena herriz herri eta osasun eremuka

Agian honek ere merezi du

30 gogoeta etorkizunaz. Jakintza arlo ugaritako 30 adituk gogoeta egin dute BERRIAn krisitik sor litekeen mundualdi berriari buruz. 30 ahots ezberdin, eta hamaika ekarpen interesgarri datorrenari buruz. Etorkizuna orain dela jakinda ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.