gizartea

Jaizkibelgo itsasbazterra ez suntsitzeko neurri guztiak erabiliko ditu Greenpeacek

Kosta babesteko Greenpeacen kanpainako arduradunaren arabera, Pasaiako kanpoko portuak "zuzenean suntsituko ditu itsas ingurumena eta Jaizkibelgo labarrak".

2009ko urriaren 19a
18:20
Entzun
Greenpeace erakundeak Pasaiako kanpoko portua (Gipuzkoa) ez eraikitzeko eta Jaizkibelgo itsasbazterra ez suntsitzeko neurri guztiak erabiliko dituela ohartarazi du gaur. Erakundearen arabera, kanpoko portuaeraikitzeak "epe motzean Jaizkibel mendiaren ingurumen-mozketa" ekarriko du.

Pilar Marco itsasbazterrak babesteko Greenpeacen kanpainako arduradunaren ustez, kanpoko portuak "zuzenean suntsituko ditu itsas ingurumena eta Jaizkibelgo labarrak".

Jaizkibelen hormigoizko oinarria eraikitzeak landare eta itsas aniztasuna deuseztuko luke, Marcoren esanetan. Gaineratu du, "kutsadura eta suntsiketa" ez duela hormigoizko oinarriak soilik ekarriko, "baizik eta bertan finkatuko diren industriak eta sortuko den itsas zirkulazioak".

Pasaiako Portuko Agintaritzak "ekoportua" eraiki nahi du Jaizkibelen ipar aldera eta, aldi berean, portu zaharra hustu. Bestalde, erabaki honekin portuak egun duen salgaien trafiko tamaina bikoiztu edo hirukoiztu egin daitekeela uste dute.

Hurrengo urtean portura iristeko egingo diren tunelen lehenengo harria jartzekoak dira eta 2020an eraikitze lanak amaituta eta portua martxan egotea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.