Santomasak

Jan eta edan baino askoz gehiago San Tomas egunean

Donostia eta Bilbo dira bilgune nagusiak, hurrenez hurren 200dik gora eta 278 saltoki jarrita. Bilbon, jendetza elkartzen ari da Areatzako saltokietan (Bideoa: Lander Muñagorri). [Youtube]http://youtu.be/bmB3T_Ozj9w[/Youtube]

2012ko abenduaren 21a
15:25
Entzun

Herritar andana atera da kalera gaur goizetik, San Tomas eguna ospatu eta herri eta hiri ugaritan dauden azoketaz gozatzera. Donostian, eguraldia ateri eusten ari da. Talo eta txistorra usaina dario hiriak, baina badute aukera beste zer edo zer jan nahi dutenek ere. Izan ere, zeliakoentzako edo barazkijaleentzako saltokiak ere jarri dituzte Donostian.

Goizeko hamarretatik aurrera, egitarau zabala prestatu dute: bertsolariak, euskal kanta eta dantzak, herri kirolak eta abar izango dira ikusgai. Hainbat saltoki daude besteak beste Gipuzkoa plazan eta Trinitate plazan, eta abereen erakusketak Okendo eta Zuloaga plazetan. Konstituzio plaza da, ordea, San Tomas egunean jai giroaren erdigune, han izango baita Tomaxi. Leitzako Arro baserriko txerriaren inguruan jendetza bildu da. 358 kilo dituela iritsi da Donostiara.

Bilbon, Areatzan eta plaza berrian jarri dituzte saltokiak. Eguraldi iluna badago ere, jendetza elkartzen ari da saltokien inguruetan. Garraio publikoen eskaintza zabala izango da egun osorako, tranbia, Bilbobus eta Bizkaibuseko zerbitzuak mantentzeaz gain, metroan eta Renfeko aldirietako trenetan zerbitzu bereziak izango direlako. 09:00etan hasi da San Tomas azoka Bizkaiko hiriburuan.

Beste leku batzuetan ere ospatuko dute eguna, Azpeitian esaterako. 40 saltoki inguru izango dituzte, eta pilota partidak, herri kirol probak, bertso saioa eta beste hainbat ekitaldi izango dira ikusgai. Arrasaten, bihar ospatuko dituzte Santomasak, baina gaur hasiko dira festan. Arratsaldean ekingo diote jaiari, 18:30etan, etxafuegoekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.