Janssen txertoa jartzen segituko dute Ipar Euskal Herrian

Johnson & Johnson enpresaren txertoa 55 urtetik gorako herritarrei jarriko diete.

Txertoa jartzeko orratzak, Hendaiako (Lapurdi) txertaketa gunean. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko apirilaren 14a
15:16
Entzun

Ipar Euskal Herrian Janssen txertoa erabiltzen segituko dute. Frantziako Gobernuko Gabriel Attal bozeramaileak goizean baieztatu du Johnson & Johnson enpresaren Janssen txertoa jartzen segituko dutela Frantziako Estatuan, aurreikusi bezala. Halere, 55 urtetik gorako herritarrei bakarrik jarriko diete, AstraZeneca txertoa bezala. Iragan astelehenean 200.000 dosi eskuratu zituen Frantziak, eta dagoeneko hasiak dira txertaketa guneetara garraiatzen.

Bestalde, Attalek segurtatu du «konfiantza osoa» duela AstraZeneca txertoan; 55 urtetik gorako herritarrei jartzen jarraituko dute.

Osakidetza, berriz, ez da hasiko Janssen txertoa jartzen. AEBetan txertoa erabiltzeari utziko diote, odolbilduekin zerikusia ote duen ikertzeko. Ondorioz, Europako Batasunak bertan behera utzi du banaketa, oraingoz.

Janssen txertoaren berezitasuna da dosi bakarra nahikoa dela immunitatea garatzeko.

Bidaiak, are murritzago

Attalek goizean iragarri du datorren astelehenetik goiti Frantziako Gobernuak neurri murritzaileagoak ezarriko dituela bidaiatzeko. Atzo, Brasil eta Frantzia arteko hegaldiak bertan behera uztea erabaki zuen Jean Castex Frantziako lehen ministroak. Aldaera berrien beldurrez, beste herrialde batzuetarako bidaiak murriztea espero da, beraz, astelehenetik goiti.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.