Irudia. Bilbo
JANTZIETAKO HILOTZAK
Animalien eskubideen aldeko hainbat ekintzailek protesta bat egin zuten atzo iluntzean Bilbon, Carlton hotelaren aurrean, larruzko arropei buruz egiten ari ziren jardunaldi baten harira. Haien larruarekin jantziak egiteko hil zituzten bost animaliaren hilotzak erakutsi zituzten jendaurrean, «sarraskiaz» ohartarazteko. Protesta horren bitartez, herritarrei jakinarazi nahi izan zieten nolako teknikak erabiltzen dituzten larruzko jantziak egiten dituzten enpresek eta zein tratu ematen dieten animaliei. Larruzko jantziak kentzeko eskatu zuten ekintzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu