Janukovitxen osasuna, zalantzan

2014ko martxoaren 7a
11:15
Entzun

Viktor Janukovitxen osasuna zeresan ugari ematen ari da azken egunotan. Gaur, esaterako, Errusian tirada handiena duen egunkariak —Moskovski Komsomolets— baieztatu du Janukovitx "larri" ospitaleratu dutela, eta gaineratu du medikuen hipotesia dela Ukrainako presidente ohiak bihotzekoa izan duela. Dena den, albiste hori ez dute ofizialki baieztatu.

Duela egun batzuk Janukovitx hil zela zabaldu zen, eta Vladimir Putinek gezurtatu egin zituen zurrumurruak. Izan ere, Janukovitx Errusian da agintetik kendu zutenetik, eta Putinekin egon izan da: "Errusiara iritsi zenetik, pare bat aldiz egon naiz harekin. Literalki, duela bi egun izan zen azkena. Ondo zegoen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.