Urriaren 12a, frankismoaren «egun handia», «jai inperialista» dela ohartarazi dute Ahaztuak, Askapena, ACLAI eta Anitzak taldeek. Duela bostehun urte baino gehiago Amerika «militarki konkistatu» izana ospatzen dela salatu dute; «errepresioaren ikur eta Guardia Zibilaren egun» ere izendatua izan dela. Ospakizunaren oinarria «inoiz izan den genozidio etniko eta kultural ikaragarriena» dela adierazi dute, eta, beraz, egun hori «ospatu» ordez zapalkuntzaren aurka borrokatu zirenen memoria aldarrikatu behar dela. Hainbat ekimen antolatu dituzte hartarako. Urriaren 12an kultur ekitaldiak egingo dituzte Bilboko Arriaga plazan, egun osoan, eta hilaren 13an, dokumental bat emango dute Bolsan.
Ikasle Abertzaleek ere ikasiz egingo diote aurka jaiegunari. Eguna osapatu nahi ez, eta mintegiak egingo dituzte.
Jardunaldiak eta mintegiak, hezita «jai inperialistari» ezetz esateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu