Haika-Segi auzia

Jarrai, Haika eta Segi "erakunde terroristak" direla dio Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak

Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak helegitea jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Haika-Segi auzian eman zuen epaiari. Izan ere, epaitutako 24 lagunak "legez kanpoko erakundeko kide" zirela erabaki zuen epaileak, eta ez erakunde "terroristako kide". Fiskala ez dago konforme erabaki horrekin, eta helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean. Hain justu, datorren ostegunean egitekoak dira Gorenean, errekurtsoak argudiatzeko bista publikoa. Fiskaltzak, AVTk eta epaitutako gazteen defentsak aurkeztu dituzte helegiteak.

2006ko azaroaren 13a
19:35
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai Haika eta Segi "erakundeterroristak" direla esatea nahi du fiskalak. Izan ere, legez kanpoko erakunde zirela erabaki zuen epaileak, eta beraz, legez kanpoko kide jo zituen epaitutako 24 gazteak. Fiskalak ordea, "erakunde terroristako kide" izatea leporatu nahi die, horrela kartzela zigorrak handituz.

Fiskalaren iritzian, ETAren aginduetara aritzen ziren gazte erakunde horietako kideak, eta beraz, ETAren meneko "talde terroristak" dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.