Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sistema publikoan eginiko bozetako emaitzek hauspotuta, irakasleen lan baldintzak negoziatzen hasteko eskatu dio EILAS sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Sindikatu horrek eta LABek eta ELAk osatutako gehiengo sindikala indartu egin dela adierazi du Belen Arrondo eledunak. Hala, jarrera aldatzera deitu du Jaurlaritza: «Inposizioa albo batean utzi behar du, eta ikastetxeetako benetako beharrei erantzun behar die».
Igoera handia izanda, otsailaren 16ko hauteskundeetan EILASek lortu zuen boto gehien. Aldiz, porrot egin zuen CCOOk —horrek eta UGTk sinatu zuten lan ituna Jaurlaritzarekin, gutxiengoan—. EILASek dio CCOO zigortuta mezua eman dutela langileek. Hala kontuan hartzeko eskatu dio Jaurlaritzari, eta «helburu politikoak jorratzeari» uzteko. ELA eta LABekin elkarlanean aritzeko asmoa berretsi du EILASek.
Jarrera aldatzera eta hitzarmena negoziatzera deitu du EILASek Hezkuntza Saila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu