'Euskaldunon Egunkaria' itxi ostean Martxelo Otamendi 'Berria' egunkariko zuzendariak egindako tortura salaketak artxibatzea erabaki zuen atzo Madrilgo Lurralde auzitegiak. Erabakiak ez du harritu du Otamendi eta helegitea aurkeztuko dutela iragarri du. Madrilgo Lurralde Auzitegiko epaileak salaketa artxibatzea erabaki du, Otamendik egindako salaketei sinesgarritasunik eman gabe, eta Martxelo Otamendi bera deklaratzera deitu gabe. Ez du ezusten harrapatu Otamendi erabakiak, bere iritziz aurretik garbi zegoelako epaile batek ez duelako bere bizitza judiziala konplikatuko tortura salaketa bati bide emanez.
"Ez genuen espero Espainiako epaile batek bere bizitza judiziala konplikatzea gure tortura kasuaren instrukzioan, baina ez genuen espero era berean, gure abokatuak eskatutako instrukzio batzuk egitea, ez ditu egin nahi izan eta orduan artxibatzea erabaki du. Guk jarri behar diren helegitea guztiak jarriko ditugu, eta askotan esan dugun bezala ibilbide judizial osoa jarraituko dugu eta instantzia judizial guztiak bukatu arte ez dugu atseden hartuko".
Madrilgo Lurralde Auzitegiko epaileak kaleratutako epaiak momentuz ez du eraginik Angel Acebes Espainiako Barne Ministroak Martxelo Otamendiren aurka jarritako kereilan, erabakia ez delako behin betikoa eta helegitea aurkezteko aukera dagoelako oraindik ere.
Tortura salaketak artxibatuta
Jarri beharreko helegite guztiak jarriko dituztela iragarri du Martxelo Otamendik
Madrilgo Lurralde Auzitegiak Martxelo Otamendik jarritako tortura salaketak artxibatzeko erabakiari helegitea jarriko diotela iragarri du gaur Otamendik berak. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko zuzendari ohi eta egun 'Berria' egunkariko zuzendaria ez du ezustean hartu erabakiak, bere iritziz, aurretik garbi zegoelako epaile batek ez duelako bere bizitza judiziala konplikatuko tortura salaketa bati bide emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu