Gaurko entzierroaren ondoren erietxera eraman dituzten lau lagunek eguerdian jaso dute sendagiria. Haietako hiruk kolpeak jaso dituzte -batek buruan eta beste bik gerrialdean- eta beste batek besoa zauritu du. Espainiako (Madril), Herrialde Katalanetako (Castello), AEBetako eta Eskoziako lagunak dira laurak.
Laburra (bi minutu eta erdikoa) eta garbia izan da Iruñeko sanferminetako aurreneko entzierroa. Alcurrucen ganadutegiko zezenek korritu dute.
Jaso dute sendagiria entzierroan zauritutako lau lagunek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu