Ingurumena

Jata mendian kontrolik gabeko lindano isurketa topatu dute

Ekologistak Martxanek topatu du, eta jakinaren gainean jarri du Eusko Jaurlaritza. Ertzaintza han da, ikerketa egiten.

Ekologistak Martxan taldeko kide bat laginak eskuetan dituela. EKOLOGISTAK MARTXAN. /
2017ko ekainaren 15a
15:07
Entzun

Barrika eta Bakio bitarteko errepidean topatu dute lindano isurketa, Jata mendiko zabortegian. Ekologistak Martxanek topatu du, eta berak hartu ditu lehen laginak. Segituan eman dio abisua Jaurlaritzkao Segurtasun Sailari. "Agerian gelditu da, gure lurraldean dugun lindano kutsadurari konponbidea bilatzeko lankidetzan aritzea behar beharrezkoa dela", salatu du elkarteak.

10:25ean jaso dute deia Segurtasun Sailean, eta bertara joan da Ertzaintza ikerketa abian jartzera. Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.