TABAKOA

Jatetxeek eta tabernek zortzi hilabete izango dituzte legera egokitzeko

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko jatetxeek eta tabernek irailerako egin beharko dituzte aldaketak Espainiako Kongresuak atzo onartutako tabakoaren kontrako legera egokitzeko. Izan ere, lege berriaren arabera, ehun metro koadro baino gehiagoko jatetxeek eta tabernek erretzaileentzako gune bereziak antolatu beharko dituzte erretzaileak diren bezeroak hartu nahi badituzte. Erretzaileentzako gune bat egin beharko dute, gainerako guneetatik bereizita eta aireztatze sistema propioarekin. Arau horrek kasinoentzat eta dantzalekuentzat ere balio du. Ehun metro koadro baino gutxiagoko jatetxe eta tabernetan jabeak erabakiko du erretzaileak onartuko dituen edo ez. Horrez gain, datorren urtarrilaren 1etik aurrera debekatuta egongo da itxitako lantokietan erretzea.
 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.