Adoptatuek beren jatorri biologikoak ezagutzeko duten eskubidea legez aitortua dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundia da hori gauza dadin propio arau bat egin duen lehen administrazio publikoa EAEn. Era horretan, erregulazioa jurisprudentziak egindako azken aldaketetara egokitu dute. Gaur goizean eman dute albistea Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak eta Euken Barreña Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko zuzendariak.
Esperientzia horiek emozio karga handia dutela oroitarazi dute, eta, horregatik, laguntza psikologikoa eskaintzen zaiela prozesuan murgilduta dauden pertsonei.