Ramon Jauregi Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroak esan du ezker abertzalea datorren urteko hauteskundeetan egoteko honek larunbatean iragarri zituen alderdi berriaren estatutuak ez direla nahikoa. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dio. "Kontua ez da estatutuetan proiektu politiko bat inposatzeko biolentzia errefusatzea, modu batera edo bestera esaten ari den moduan. Ez, ETArekin erabat hautsi duela seguru egon nahi dugu, edo ETA desagertzea".
Ezker abertzaleak larunbatean Iruñean iragarri zuen Espainiako Alderdien Legea beteko duela alderdia erregistratzeko.
Alderdi berriaren iragarpenean ezker abertzalearen legalizazioan aurrera egiteko "eszenifikazioa" ikusi zuen Jauregik, "orain dela urte gutxi batzuetatik hona, joko politiko berri baterantz egin nahi duen bidean". "Hori horrela dela sinetsi nahi dut... Baina hori ez da nahikoa estrategia aldatzeko", gaineratu du. Haren iritziz, estatutuen iragarpena pauso formala izan da, eta "ETA oraindik hor" dagoela gogorarazi nahi izan du. "Historiak erakusten digu Batasunaren inguruko taldeek ez dituztela gaitzesten ETAren atentatuak".
Gauza bera dio fiskal nagusiak
Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusia ere mintzatu da gaur ezker abertzalearen pausoaz. "Esparru politiko horrek bozetan egon nahi badu, ETArekin behin betiko moztu beharko du, edo ETAk utzi beharko du indarkeria. Beste guztia ez da nahikoa".
Politika
Jauregi: "Estatutuetan biolentzia errefusatzea ez da nahikoa"
Espainiako Presidentzia ministroak dio "ezker abertzaleak ETArekin erabat hautsi" beharko duela hauteskundeetan egoteko. Gauza bera esan du fiskal nagusiak. Ezker abertzaleak larunbatean zioen Alderdien Legea beteko duela alderdia erregistratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu