PSOEko Antolakuntza idazkariaren esanetan, "gaizki" egin dena ETAren eta Carod-Roviraren arteko bileraren berri filtrazio bidez jakitea izan da. "Nik protesta egiten dut. Gobernuak bilera horren berri badu, Rodriguez Zapaterori edota Pasqual Maragalli deitu behar lioke, eta gauzak barruan konpondu. Filtrazio horrek erakusten du ez dagoela leialtasunik", nabarmendu du Ramon Jauregik.
Politikan dabiltzanen ardura ezker abertzalearen inguruko jendeari leku bat bilatzea da, eta "hori da Ibarretxe egiten ari dena bere planarekin, ordezkaritzaririk gabe gelditu den jende hori guztia bereganatzea", adierazi du Ramon Jauregik.
Atzo bukatu zen Eusko Jaurlaritzako Estatutu politiko berri baterako proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. EAJ, EA, SA eta EB-IUk atalkako zuzenketak aurkeztu dizkiote –SAren kasuan osoko zuzenketa ere bai– eta PPk eta PSE-EEk berriz plana alde batera lagatzeko eskatu dute. Ramon Jauregik gogora ekarri du Ibarretxe planaren aurkako zenbait helegite tramitean daudela eta horiei ere kasu egin beharko zaiela. "Hala ere, gure ustez, eztabaida bat ezin daiteke hasi berdintasun egoeran ez baldi bagaude, eta berdintasunik ez dago, gu ETAren mehatxupean bizi baikara", zehaztu du.
Espainiako hauteskunde orokorren ondoren Euskal Herriko politikaren egoera "zertxobait argituko" dela nabarmendu du Jauregik. "Guk, PPrekin alderatuz, lurralde politika ezberdina egingo dugu", adierazi du PSOEko kideak.
Politika
Jauregi: "Nik itxaropena galdu dut; ETArekin hitz egin izan da, baina sekula ez du amore eman"
Ramon Jauregi PSOEko Antolakuntza idazkariak ETArekin bilduta "edozein aurrerapausu emateko itxaropena galduta" duela aitortu du ETB-2ko 'El Punto' saioan eskaini duen elkarrizketan. "ETArekin hitz egin da, baina sekula ez du ezertan amore eman", azpimarratu du Jauregik. Josep Lluis Carod-Rovira ERCko buruaren eta ETAren arteko bilerak PSOEri ez diola gehiegi eragin zehaztu du, "Maragallek eta Zapaterok zuzen jokatu baitzuten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu