Jauregik Gipuzkoako Aldundiaren kontrako salaketa egin du datuak zabaltzeagatik

Ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai ohiak Ogasun Sailaren kontra sartu du parte, hortik irten zuelakoan informazioak.

2007ko martxoaren 7a
14:41
Entzun
Jon Jauregiren auziak ez du bukaerarik, oraingoz. Izan ere, Jauregik berak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontra parte sartu du, ustez Aldundiak zabaldu dituelako haren datu pribatuak. Hain zuzen, Aldundiko Ogasun Sailaren kontra sartu du salaketa.

Ser Espainiako irrati kateak orain dela aste batzuk esan zuen Jauregi EAJko kideak sei etxebizitza dituela eta horietatik biren berri ez ziola eman Aldundiari. EAJko kidearen ustez, Aldundiak eman zizkion datu horiek Ser kateari eta informazio horiek "faltsuak" dira. Ogasun Saila EAJren esku dago.

EAJren GBBk hura proposatu zuen Gipuzkoako ahal nagusi izateko hautagai, baina Jauregik atzera egin zuen lehengo astean, eta GBBk orain Markel Olano proposatu du hautagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.