konponbideari begira

Jauregiren arabera, ETA desegiteak "gauza askori" irekiko lizkioke ateak

Ramon Jauregi PSOEko diputatuak Radio Euskadin emandako elkarrizketan nabarmendu du euskal gizartearen gehiengoa ETAren desegitea eskatzen ari dela, "guztia posible izan dadin". Idoia Mendiaren ustetan, "pilota ETAren teilatuan" dago.

2013ko martxoaren 9a
17:56
Entzun

Ateak "gauza askori" irekitzearen inguruan aipatu ditu "gatazkak" eta "terrorismoaren tragediak eragindako giza arazoak". 

Katalunian PSOE-PSC arteko harremanen inguruan esan du "arazoa" ez dela Pere Navarro PSCko kideak PSOErekin duena, "Kataluniak Espainiarekin" duena baizik. "Horri aurre egin behar diogu, eta horrek elkarrizketa, negoziazioa eta politika eskatuko ditu".

Haren ustetan, erabakitze eskubidea ez da "irtenbidea". Elkarrizketa, negoziazioak eta erreformak ikusten ditu irtenbide gisa, eta "beharrezkoa bada", negoziazioaren ondotik kontsulta bat egitea, herritarrek berretsi dezaten aurretik hartutako erabakia.

PSE-EEko Idoia Mendia Bilbon izan da, eta adierazi du ETA desegiteak "preso askoren" egoera hobeto egingo lukeela.

Borja Semper PPko legebiltzarkideak, bestetik, uste du ETAk "hilda" dagoela onartu behar duela,  eta falta dena "heriotza eskela jartzea" dela. Senperren iritziz, "arazoa ETAk eta ezker abertzaleak" dute, eta ez "euskaldunek eta espainiar guztiek".

 

 

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.