“Dinamika horretan jarraitzen badute sinatutakoa zalantzan jartzen, Jaurlaritzaren ordezkaria bera sinatu eta hamar minutura akordioa gutxiesten, eta sozialistak gezurtien pare jarri nahian… Horrela jokatzeko bi aukera daude: edo herritarrak engainatu nahi dituzte, edo sozialistok engainatu nahi gaituzte, eta ez dugu utziko ez bat, ez bestea, gerta dadin. Hilaren 29ko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurarako jarrera hori ez badute zuzentzen, aurreratzen dut prest gaudela hitzarmen hori eteteko” , esan du Pastorrek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Jaurlaritzarekin adostutakoa garrantzitsua eta pisuzkoa dela azpimarratu du PSE-EEko buruzagiak, eta hori ez dela hala esatea gezurretan aritzea dela.
Atzo gauean ETAk Doneztebeko (Nafarroa)dantzaleku baten aurka egindako atentatuari buruz ere mintzatu da Pastor. Horren harira, Batasunari eskatu dio behin betiko ETAtik aldentzeko.
EAE-KO AURREKONTUAK
Jaurlaritza akordioa gutxiesten ari dela iritzita, aurrekontuen inguruko ituna eteteko mehatxua egin du PSE-EEk
Abisu zorrotza eman die Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak Jaurlaritzako hirukoari, eta, bereziki, EAJren ordezkariei: hilaren 29ko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura baino lehen aurrekontuen inguruan sinatutako hitzarmenari "daukan balioa" ematen ez badiote ituna eten egingo dutela oharrarazi du. Izan ere, Jaurlaritza, eta, batik bat, Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordea akordioa gutxiesten ari direla iritzi dio Pastorrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu