Eusko Jaurlaritzak espetxe politikan proposatzen duena eta Sarek nahiz Bagoaz-ek bihar Bilbo zein Baionako manifestazioetan eskatuko dutena "ez daude oso urrun" Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan. Hala ere, Lakuako ordezkaririk ez da izango euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko egingo diren bi martxetan. Izan ere, Erkorekak esan duenez, "Jaurlaritzak ez dauka manifestazioatera joateko araua".
Herri Irratian egin dioten elkarrizketan esan du Sarek eta Bagoaz-ek egiten duten eskaerak "babes oso handia" duela, eta gizarteko sektore ugarik bat egiten dutela. Gainera, gogora ekarri du Iñigo Urkullu lehendakariak presoak beren jaioterrira gerturatzeko eskaera egina diola Mariano Rajoy Espainiako gobernubuari, baina "beste gai batzuetan bezala" erantzunik ez duela jaso azpimarratu du.