Azpiegiturak

Jaurlaritza metroarekin bezala, Gipuzkoako Diputazioa errauste plantarekin kalte-ordainak emateko prest

Eusko Jaurlaritzak Pasaiako kanpoko kaia eta Donostia aldeko metroaren proiektuak gelditu eta moteltzeagatik pozik agertu dira diputazioko ordezkariak. 

2013ko otsailaren 25a
14:20
Entzun

Donostia aldeko metroa eraikitzeko adjudikatutako lanak eteteagatik Eusko Jaurlaritzak kalte-ordainak emango dizkie obra irabazi zuten enpresei, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gauza bera egingo du errauste planta egin behar zutenekin. Hala azaldu du gaur Larraitz Ugartek, diputazioko bozeramaileak.

"Pozik gaude, denborak arrazoia eman digulako", zehaztu du Ugartek, gogora ekarriz foru aldundiko egungo agintariak Donostia aldeko metroaren, Pasaiako kanpoko kaiaren eta AHT abiadura handiko trenaren aurka dagoela.

Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan, "zentzurik gabeko hazkundean oinarritutako ereduak" porrot egin du.

Ugartek oroitarazi du dagoeneko ez dela kanpoko kaiaz hitz egiten eta Jaurlaritzak metroko proiektua zalantzan jarri duela.

Jaurlaritzak metroarekin egingo duen bezala, diputazioak errauste plantarekin jokatuko duela argitu du, "gipuzkoarrak ez hipotekatzeko".

Ez du zehaztu errauste plantaren obra ez egiteagatik enpresei zenbateko kalte-ordaina eman beharko litzaieken. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketari dagokio horri buruz hitz egitea, Ugarteren esanetan.

Edozein kasutan, Gipuzkoan inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu diote diputazioaren ordezkariek Jaurlaritzari. Pasaiako badia biziberritzeko lanak eta Euskotrenen linea bikoizteko proiektua sustatzeko aipatu dute, zehazki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.