Jaurlaritza «pozik» da Europako Batzordeak 'fracking'-a onartu baitu

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Gas ez-konbentzionala erauzteko fracking teknikak ez duela ingurumen araudi berezirik behar ebatzi du Europako Batzordeak, eta erabaki horrekin «oso pozik» dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde Xabier Garmendiak. Haren arabera, azterlan juridikoak «gauzak bere lekuan jartzen ditu, oinarririk gabeko alarmismoak argitzen dituelako».

Garmendiak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak ingurumena babestearen aldeko jokabidea duela ingurumenean eragina izan dezaketen gai guztien inguruan. «Horregatik, bi putzuen esplorazioak ez badu egiaztatzen ingurumenari arriskurik eragin gabe ustia daitekeela, ez da ustiatuko Arabako gas naturala», gaineratu du.

Garmendiaren arabera, Araban topatutako gasak gaur egun duen balioa 30.000 milioi euro ingurukoa da, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 50 eta 60 urte artean kontsumituko duten gasa ziurtatuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.