Jaurlaritza: "Ulertzen dugu ekonomikoki tentuz jardutea"

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko maiatzaren 10a
17:13
Entzun

Erabakiari buruzko balorazio ofizialik ez du egin Eusko Jaurlaritzak, nahiz Nafarroan izango diren aldaketek eragingo dioten. Iturri ofizialetatik BERRIAri azaldu diote kontuan daukatela erakundeen egoera ekonomikoa ez dela ona. "Ulertzen dugu ekonomikoki tentuz jardutea".

Hortik aurrera, azalpen gutxi dituzte hemendik aurrerakoaz. Berez, Gasteizko eta Iruñeko gobernuen asmoa zen Gipuzkoako eta Nafarroako ibilbideak Ezkio-Itsasotik lotzea. Horrekin zer gertatuko den ez dute argitu. Adierazi dute, ordea, bi gobernuek gutun bat igorri diotela oraindik orain Sustapen Ministerioari, lotura aztertu behar duen batzordea martxan jar dezan berriro —"geratuta dago bi urteotan", diote Jaurlaritzan—. 

Nafarroako Gobernuaren erabakiak AHT proiektua ez du ezbaian jarri, Gasteizko gobernuaren ustez. "Pozik gaude egoera honetan ere Europaz gaindiko sareen aldeko konpromisoa daukalako Nafarroako Gobernuak". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.