Jaurlaritzak 14 hizkuntza trebatzaile kaleratu ditu

2011ko irailaren 28a
16:11
Entzun

Idoia Mendia (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuak hamalau hizkuntza trebatzaile lanpostu bertan behera utzi dituela esan dute gaur CCOO, ELA, CSIF, LAB eta UGT sindikatuek.

Haien arabera, "trebatzaileek lau urte zeramatzaten urrats handiak egiten hizkuntza normalkuntzarako bidean: idazki ereduak euskalduntzen, klaseak ematen, hormak eta gogoak euskararen mundura hurbiltzen...; hots, Justizia administrazioan premiazkoa den Hizkuntza Normalkuntza Plana gauzatzen laguntzen".

Iaz sindikatuek langileen gaurko lan baldintzak arautzen dituen akordioa sinatu zuten Justizia Administrazioarekin. Itunak, besteak beste, trebatzaileen lanpostuak bermatuko zirela jasotzen zuen. Jaurlaritzak orain akordioa urratu duela salatu dute CCOO, ELA, CSIF, LAB eta UGTk. "Bat-batean, sindikatuekin kontatu gabe, kaltetuekin hitz egin gabe, trebatzaileak kaleratu dituzte, eta ezinezkoa izango da euskararen erabilpen normalizatua bermatzea Justizia Administrazioan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.