KUPOA
Jaurlaritzak 32,5 milioi euroko deskontua egin du kupoaren ordainketan
Jaurlaritzak 32,5 milioi euro ordaindu gabe utzi ditu Espaniako Gobernuari gaur eginiko kupoaren ordainketan. Jaurlaritzak azaldu duenez, Insaludek 2001ean egin zuen finantziazio igoeran EAEri zegokion diru sarreragatik utzi du zati hori ordintzeke. Prentsaren aurrean eginiko agerpenean EAEko lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitiak arazo hau konpontzeko duen elkarrizketa gogoa azpimarratu du.
Zenarruzabeitiak azaldu duenez 32 milioi hauetaz gain bi administrazioek desadostasun gehiago dauzkate 2003ko kupoaren ordainketaren inguruan. Lehendakariordearen hitzetan maiatzean Kupoaren afera eztabaidatzeko "kontaktuak" egon ziren baina "ez konponbidera iristeko hainakoak". Ildo berean eztabaida hauen azken txanpan Estatuko Gobernuarengandik "planteamendu kezkagarriak" ikusi zituztela nabarmendu du Zenarruzabeitiak, dena den planteamendu hauek zertan zetzaten ez du argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu