MEMORIA HISTORIKOA

Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu frankismoko desobiratzeak

Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak jakinarazi du balitekeela etorkizunean «aurkikuntza berriren bat» egitea, baina nabarmendu du «ezinezkoa» izanen dela 36ko gerran «galdutako» gorpuzki guztiak aurkitzea. Memoria historikoaren zabalpenean zentratu nahiko luke Jaurlaritzak orain.

36ko gerran hildako soldadu baten desobiratzea, 2017an, Zubietan (Gipuzkoa). MARISOL RAMIREZ / FOKU
2021eko abuztuaren 11
15:46
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren ustez, bururatuak daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin beharreko desobiratzeak. Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak Radio Vitorian egindako adierazpenetan erran du, hain zuzen, ez duela baztertzen 36ko gerran eta frankismoan desagerturikoen «aurkikuntza berriren bat» egitea, baina azpimarratu du «ezinezkoa» dela gorpuzki guztiak berreskuratzea: «85 urte baino gehiago igaro dira, eta gure geografia asko aldatu da. Ezinezkoa da, eta ezin da guztiak berreskuratuko ditugulako espektatibarik sortu».

Ezenarroren ustez, memoria historikoaren dibulgazioa da orain Jaurlaritzak lehentasun gisa hartu behar duena, eta, alde horretatik, lagungarri izanen da Espainiako Gobernuak onarturiko memoria demokratikoaren lege aurreproiektua. Ezenarroren arabera, «zinez beharrezkoa» da memoria, «ahanzturak hutsune etiko bat» sortzen baitu, zeina «borrokatu» behar den: «Beharrezkoa da gure iragan hurbilean gertaturiko guztia ezagutzea, kausa politiko bat giza bizitzaren eta duintasunaren aurrean jartzeak zer ekarri duen jakitea, horrek dakarren guztia baloratu eta orain artekoa baino elkarbizitza hobe bat eraikitzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.