Goizeko lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako funtzionario batek aurkeztu du Estrasburgoko Tribuinalean auzi eskea, EAEko Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.
Jaurlaritzaren iduriko, Alderdi Politikoen Lege Organikoak eta martxoaren 12an Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak lege horren alde emandako epaiak,epaile inpartzial bat izateko eskubidea, prozesu zuzen bat izateakoa, zigor legalitatearen printzipioa, eta elkartzeko askataskun eskubidea urratu dituzte; guzti-guztiak, Giza Eskubideen Ituneko 6,7 eta 11 artikuluetan jasotako eskubideak.
Espainiak Alderdien Legearen bidez ilegalizatu zuen Batasuna. Jaurlaritzak helegite bat aurkeztu zuen neurri horren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, baina tribunal horrek legea eta ilegalizazioa berretsi zituen.
Hori dela eta, Europako Auzitegira jotzea erabaki du Jaurlaritzak.
Batasunaren ilegalizazioa
Jaurlaritzak aurkeztu du Europako Auzitegian Espainiako Alderdien Legearen aurkako auzi eskea
Atzo iragarri bezala, Eusko Jaularitzak gaur goizean aurkeztu du Europako Giza Eskubideen Auzitegian, Estrasburgon, Espainiako Alderdien Legearen aurkako auzi eskea. Jaurlaritzaren arabera, Alderdien Legeak zein hura berretsiz Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiak, Giza Eskubideen Ituneko artikulu batzuk urratu dituzte. Hain zuzen ere, Alderdien Legea erabili du Espainiak Batasuna legeaz kanpo uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu