Igor Anguloren eta Roberto Sainzen heriotzek "espetxe politikaren hutsegitea" adierazten dutela adierazi du Jaurlaritzak eta espetxe politika aldatzeko beharra "inoiz baino nabarmenagoa" dela berretsi du.
Hala ere, bi euskal presoen heriotzen harira "ETAren borrokareko deiak" istiluak eragin dituela azpimarratu du Jaurlaritzak Miren Azkarate bozeramaileak irakurri duen adierazpenean: "Jaurlaritzari zuzendutako irainez gain, istiluak, kale borrokako ekintzak eta alderdien egoitzen eta hedabideen aurkako erasoak ergin ditu".
Indarekeria hori "doluaren aitzakiarekin estali nahia" egotzi dio Eusko Jaurlaritzak ezker abertzaleari eta era berean azzaldu du gertatutakoaren errua Ertzaintzari leporatzea ez dela zilegi. "Delituaren ardura egiten duenarena da eta ez delituari aurre egiten dionarena".
Sinesgaitzak iruditzen zaizkio Jaurlaritzari Batasunaren hitzak; "bakeraen alde eta gogorkeria gainditzearen alde" daudela esan eta euren ekintzen bitartez "indarkeria eta borroka" ereiten dutelako. Ildo horretatik, bi galdera luzatu dizkio Eusko Jaurlaritzak Batasunari: "Honetan datza Batasunaren inguruko ezker abertzaleak borroka kaleetatik elkarrizketa mahaira eramateko konpromisoa? Horrela ekin behar dio luzea eta gogorra izan behar omen duen prozesuari?"
Jaurlaritzak azkenik "sosegurako" deia zabaldu du eta "bakea eta normalizazioa eraikitzeko konpormisoa" berretsi du.
politika
Jaurlaritzak azken egunetako indarkeria "doluaren aitzakiarekin estali" nahi izatea egotzi dio ezker abertzaleari
Eusko Jaurlaritzak azken egunetan Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotzen harira gertatutakoak aztertu ostean agerraldia egin du gaur. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramailearen arabera azken egunetan "kale borrokaren eta gogorkeriaren berpiztea" jasan du euskal gizarteak. Indarkeria hori estali nahi izan du ezker abertzaleak Jaurlaritzaren ustetan: "Batasunaren inguruko ezker abertzaleak gogorkeria hori doluaren aitzakiarekin estali nahi izan du". Era berean, Ertzaintzaren irudia zikintzea leporatu dio ezker abertzaleari: "Gertatutakoaren errua Ertzaintzari edo Jaurlaritzari leporatzea ez da zilegia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu